Image module
Think Fast kontzeptua

Motorra pasio eta afizio

Think Fast kontzeptua supercross amerikarrean erabili izan da sarri, eremu ezberdinak elkarlotu eta aurreratzeak dakarren zailtasunagatik. Eta hori guztia, gainontzeko 21 gidarirekin batera, aurreneko postua eskuratzeko lehian. Teknika eta indarra  oinarri eta ardatz izateaz gainera, pentsatzerako orduan azkartasuna ezinbestekoa da lehena izateko.
Era beran, legez kanpoko graffitiaren munduan, Think Fast esaldiak berak ere zentzua hartzen du. Hain zuzen, azkar pentsatu beharra dago, inork ez zaitzan harrapatu aurrez begiz jota zeneukan horma hori margotzen ari zarenean.

 

Hala ere, kontzeptua egunerokotasunera, guztia horren azkar doan bizitzara eramanda, azkar pentsatzeko beharra hor dago berriro ere. Denbora hartu, bizitzaz gozatu eta denborari nork bere erara probetxua ateratzeko, azken batean, zoriontsu eta aske bizitzeko.

THINK FAST! BE FREE!!

Think fast MARKA

Motorra pasio eta afizio

Think Fast Euskal Herriko motocross zirkuitu, baso, bidai eta bizi osoko motor munduarekikozaletazun naturaletik sortutako marka bat da, non behin motorrean ibili ondoren, kalitatezko arropekin gure nortasun eta zaletasunari jarraipide bat eman eta identitatearekin jarraitzeko aukera izateko.

Motorrak dira pasio eta afizio Think Fast munduan eta hori bultzatu eta adierazten saiatzen da inguruko pilotu eta ekitaldiri lagunduz.

Gaur egun, Think Fastek Portugalen ekoizten ditu bere katalogoko produktu geientsuenak,alaber mundu mailan beraien kalitateagatik ezagunak diren beste marka batzuekin (Dickies,Flexfit) kolaboratuz ateratzen diren produktua ere eskaintzen ditu bezeroen eskuetan kalitate maila altua jarri eta mantentzen saiatuz.